eskailera mekaniko
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ «Ascensores y escaleras mecánicas - MITSUBISHI ELECTRIC» www.mitsubishielectric.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
Eskailera mekaniko
Eskailera mekanikoak garraio bertikalerako forma bat dira, pertsona solairuen edo altuera desberdinen artean mugitzeko. Motorrez bultzatutako kateek mugitzen dituzte eskailera mailak.
Jesse Renok asmatu zuen 1897an, New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetan. Renoren patentea onartu eta hilabete batzuetara, George A. Wheelerrek bere ideiak patentatu zituen eskailera mugikor ezagunago baterako, sekula eraiki ez zen arren[1]. Wheelerren patenteak Charles Seebergerrek erosi zituen. Whelerrek Otis Elevator Companyrekin batera, Reno eta Seebergerren ideia onenak erabili zituzten. Ondorioz, eskailera mekaniko modernoa sortu zen.
Eskailera mekanikoak pertsonak garraiatzen ditu mugitu behar izan gabe, mailak mekanikoki mugitzen baitira. Eraikin bateko pisuen artean pertsona asko eta asko garraiatzeko erabiltzen dira, eroso eta azkar. Erabilera agerikoenak gertatzen dira saltoki handietan, merkataritza-guneetan, aireportuetan, metroetan, eta baita aldapa handiak dituzten ingurune urbanoetan ere.
Mugimenduaren norabidea (gorantz edo beherantz) berbera izan daiteke, edo langileek kontrolatua, eguneko ordutegiaren arabera, edo automatikoki kontrolatua; hau da, pertsona bat eskailera mekanikora beheko solairutik iritsiko balitz, eskailera gora mugituko litzateke (eta alderantziz). Kasu honetan, sistema, eskaileraren noranzkoa irauli ezin izateko programatzen da, sentsore batzuek, eskailera mekanikoa erabiltzen ari diren pertsonak daudela detektatzen duten bitartean.
Gaur egungo segurtasun-arauak oso zorrotzak dira, makina horiek erabiltzean istripurik gerta ez dadin. Harrapatzeko arriskua minimizatzeko, batez ere eskudelen inguruan eta kanporako irteeretan, segurtasun-mekanismoak instalatzen dira, eta horiek berehala gelditzen dute funtzionamendua, erabiltzailearen presentzia hautematean. Diseinuan ere eragin progresiboa izan dute segurtasun-neurriek, eta hasieratik aurreikusi dira pertsonak arrisku-eremuetara ez iristeko moduak eta neurriak.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan